XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunikazio eta errepresentazioa

LENGOAIA

Mintzamena

Elkarrizketa (1. fitxa)

- 1. fitxan agertzen den irudia begiratu.

Gero komentatu, ume bakoitzak bere deskribapena egin dezan saiatuz.

Gero irakasleak behaketa gidatuko du, irudian agertzen diren elementuak seinalatuz: parkeko bazter batean dagoen eserlekua, trafikoa gidatzen duen trafikozaina, kalea zeharkatuko duen gidaria, geldi dauden autoa eta anbulantzia. . .

Honelako galderak egin daitezke:

- Zer egiten ari da udaltzaina?

- Zein da gidariaren lana?

- Zer egiten ari da postaria?

- Zer egiten ari da mekanikaria lantegian?

- Zertarako erabiltzen dira anbulantziak?

- Nondik zeharkatu behar du jendeak kalea?...

e letra

- Irakasleak e letra ondo ahoskatuko du, ezpainak behar bezala ipiniz eta hatzamarrez egingo du.

Umeek, irakasleak egiten duena imitatuko dute.

Ariketa grafikoak

e letraren hormairudia

- Irakasleak, arbelean, e letra idatziko du eta ez hasten diren gauzak margotuko ditu: eguzkia, erlea...

Gero, umeei orri bana emango die arbelean dauden gauzetako bat marrazteko eta koloretako argizariz margotzeko.

Umeek, plastilinaz, e letra egingo dute eta orrian itsatsiko dute.

Paper handi batean irakasleak e letra idatziko du eta gero umeak banan-banan hurbilduko dira, marraztu duten objektua izendatuko dute eta beren marrazkia paperean itsatsiko dute.

Ume guztiek amaitutakoan, e letraren hormairudia horman ipini.

MATEMATIKA

1, 2 eta 3 zenbakiak

- Ume bakoitzari argizariak eta biribil lerro bat duen orri bat eman.

Umeei, bat, bi edo hiru biribil kolore batez margotzeko aginduak eman (ezagutzen dituzten koloreak bakarrik erabili: gorria, urdina, horia eta berdea eta ezkerretik eskuinera egin).

Adibidez:

- Argizari urdinaz bi biribil margotu.

- Hartu argizari horia eta margotu hiru biribil...

Umeei 1, 2 eta 3 zenbakiak idatzita dituzten txartelak banatu.

Umeak zoluan eseriko dira eta hiru txartelak bere aurrean ipiniko dituzte, zenbakiak ikusteko moduan.

Irakasleak txartel bat erakutsiko du eta umeek zein zenbaki den esango dute eta gero zenbaki hori duen txartela altxatuko dute.

Laukiak eta hirukiak

- Umeei orriak eman lau zatitan banatuta; zati bakoitzean irudi geometriko ezagun bat agertuko da:

Irakasleak kolore ezberdineko kartulinetan, tamaina ezberdineko laukiak eta hirukiak marraztuko ditu eta gero, umeen laguntzaz, ebakiko ditu.

Gero, mota bakoitzeko hiru irudi geometriko itsatsiko dituzte umeek zati bakoitzean.